Garizuma Loiolan

Errukiaren eta Inaziotar Bidearen Jubileuen ospakizunak direla eta, aurtengo Garizumak esanahi berezia dauka Loiolan. Urtero egiten ohi diren proposamen askoren artean batzuk azpimarratzen ditugu, Jesulagundirako eta Elizarako bereizgarri den leku honetan.…

Gehiago irakurri

Errukiari ate zabalik Loiolan

Abenduaren 20an, igandea, Errukiaren Urtearen jubileu atea irekiera ospatu da Loiolako Santutegian. Zeremonia Donostiako gotzain Jose Ignazio Munillak zuzendu du, Loiolako santutegiko errektore Koldo Alzibarrekin batera. Ospakizuna basilikako atarian hasi da jubileu atearen irekierarekin.…

Gehiago irakurri

Iraurgi ikastetxeko Abesbatza Loiolako Gaixotegian

Abenduak 16an Iraurgi Ikastetxeko abesbatzako umeak, Loiolako gaixotegian izan ditugu, beraien kantuekin bertako jesuitak animatzen eta alaitzen. Urtero gabonak inguruan ospatzen dugun eguna da. Aurten 70 umek hartu dute parte, eta bukaeran hamarretako zoragarri batekin agurtu ditugu. Mila esker zuen alaitasunagatik.

Gehiago irakurri

Loiolako santutegian bi dron azaldu dira hegan!

Loiolako santutegiko webgune berriak ikus-entzunezko muntaia ikusgarrien bitartez bisita birtual bat egiteko aukera eskaintzen du. Proiektuak santutegia ezagutu eta ignaziar espiritualtasunera hurbiltzeko gonbitea izan nahi du interneten. Webgunea lau hizkuntzatan dago eta ondoko bi helbideak erabil daitezke bertara sartzeko: www.loiolasantutegia.eus edo www.santuariodeloyola.org

Orain dela aste batzuk santutegiaren kanpoaldean eta barrualdean bi dron azaldu ziren hegaka, bisitariak harri eta zur utziz. Ez zen inbasio bat, Loiolako santutegiaren webgune berria (www.loiolakosantutegia.eus edo www.santuariodeloyola.org) sortzeko erabili diren irudi ikusgarrien grabaketa lanak baizik. Proiektuak garrantzi handia eman dio irudiari eta bisitariari Loiolako Santutegiaren esperientzia paregabea eskaintzen dio etxetik mugitu beharrik gabe.…

Gehiago irakurri

Gizarte sektorearen mundu mailako Sareak Loiolan elkartuko dira (2015/11/16-20)

Mundo osoan gerratik, pobreziatik, ingurugiroari egiten zaizkion kalteetatik eta itxaropenik gabeko egoeretatik ihesi dabiltzan pertsonak inoiz baino gehiago dira gaur egun. Bidegabekeria hauei erantzuteko moduak aztertuko dituzte Jesusen Lagundiaren topaketa honetan.…

Gehiago irakurri

Participante de los Fondos Next Generation