Abenduaren 20an, igandea, Errukiaren Urtearen jubileu atea irekiera ospatu da Loiolako Santutegian. Zeremonia Donostiako gotzain Jose Ignazio Munillak zuzendu du, Loiolako santutegiko errektore Koldo Alzibarrekin batera. Ospakizuna basilikako atarian hasi da jubileu atearen irekierarekin.

Ondoren, handik igaro dira apaiz eta fededunak basilika guztiz bete arte. Eukaristia Frantzisko aita santuak jubileu urtea iragartzerakoan esandako hitzak gogoratuz hasi da: jubileua “Elizarentzat garai egoki bezala” iragarriz, “fededunen testigantza sendoagoa eta eraginkorragoa egin dezan”.

Homilian, Munilla gotzainak azpimarratu du garrantzizkoa dela, Elizak erakusten duen moduan, «errukia era zatikatuan edota murriztuan ez ulertzea, bere osotasunean baizik». Errukiaren hiru atal azaldu ditu ondoren: pertsonen behar material premiazkoenak, gizakiaren alderdi psikiko-espirituala; eta, azkenik, alderdi espirituala eta erlijiosoa.

Erruki-egintzak ezin dira mugatu gure lagun hurkoari bere behar materialetan laguntzera bakarrik (“hori sorospen-lana egite hutsean geldituko litzateke!”). Beharrezkoa da ere “Maitasuna” eta “Egia” ematea. Eta baita Jainkoa bera ematea, Benedikto XVI aita santuak gazteei esan ohi zien bezala: “Jainkoa ematen ez duenak oso gutxi ematen du”.

Jubileu urte honetarako Loiolako santutegiko egitarauan hainbat proposamen aurki daitezke: hilabete bakoitzeko azken asteburutan elkarteko penitentzi ospakizunak eta Errukiaren Eukaristiak; Igandero, Errukiaren Jubileuko otoitza eta bedeinkapen bereziak; martxoaren 4tik 5era “24 ordu Jaunarekin” lelopean, jaunaren gurtza, 24 ordutan; uztailaren 22tik 31ra, Loiolako Ignazioren Bederatziurrena; eta bi erretiro, lehenengoa honezkero ospatua, eta bigarrena garizuman.

argazkiak

YouTube

 

puerta santa 002   puerta santa 003

Participante de los Fondos Next Generation