Loiolako Santutegiaren ipar hegalean kokaturik, aintzinako eta egungo interes haundiko bildumak ditu.
Bere historian zehar, Jesusen Lagundiak XVI. mendetik aurrera argitaratu diren 150000 ale osatzera iristen diren hainbat bilduma bateratu ditu.
Loiolako antzinako liburuen katalogoa Bilgunea eta Bibiografia-Ondarearen Katalogo Kolektiboan kontsulta edo begira daiteke.
Digitalizatuak izan diren liburuak Liburuklik eta Loiolako Liburutegi Digitalean daude eskuragarri, hain zuzen Deustuko Unibertsitateko Liburutegia eta Loiolako Santutegiaren ondare bibliografikorako sarbidea eskaintzen duena.

Loiolako Artxibo Historikoa, Oñatz eta Loiola leinuaren oinetxeko Jesusen Lagundiaren bildumek osatzen dute.
Espainiako historia zibilaren bilduma garrantzitsu bat ere badu, XV. eta XX. mendeen arteko mota askotako agiriak dituena.
Digitalizaturik dauden dokumentuen deskripaben eta irudiak Dokuklik-en bidez kontsulta daitezke.
Antzinako liburuen bildumak: XVI. eta XVIII. mendeen artean jesuitek idatzitako 5000 ale ditu.
Inaziar liburutegia: San Inazioren bizitza eta ekintzan, bere espiritualtasunean eta Jesuen Lagundian espezializatua.
Gaur egungo liburutegia: XIX.-XX. mendeetako gai desberdinetako lanek osatzen dute.
Euskal Liburutegia.
Loiolako Artxibo Historikoa.
Aita Nemesio Otañoren Artxibo eta Liburutegi Musikala.
Liburutegiko eta Artxiboko funtsak aldez aurretik hitzordua eskatuta kontsulta daitezke. Web honetako harremanetarako inprimakia erabiliz edo honako helbide honetara idatziz eska dezakezue: [email protected]