basilika

Carlo Maria Fontana arkitektu italiarrak diseinatutako eraikinaren muina da. Kanpotik, 150 metroko luzera duen aurrealdea orekatzen duen 65 metro altuerako izugarrizko kupula bat ikusten da.

Aurreneko harria 1689ko martxoaren 28an jarri zen eta eraikinak 1738ko uztailaren 31n, San Inazio festa egunean, ireki zituen lehendabiziko aldiz bere ateak. Eraikin guztian 600 harginek lan egin zuten, Izarraitz menditik hartutako marmolezko bloke haundiak erabiliz.

kupula

20 metroko diametro batez, 50eko altuerara iristen da eta; bere nerbioak, zoruko harri zabalen diseinuan islatzen dira.

Abiapuntuan, Fedea, Itxaropena, Erlijioa, Karitatea, Zuhurtasuna, Justizia, Sendotasuna eta Neurritasuna adierazten dira. Horien gainean, lan honen babesleak izan ziren Austriar eta Borboien armarriak aurkitzen dira.

aldareak

Aldare nagusia, txurrigerazkoa, Inazio Iberok diseinatua izan zen eta, 1750-1757 bitartean, marmolaren inkrustazio-lanaren teknikaz (marmolean bertan txertatzen den marmola) eraikia.

Goialdean, zilarrez eginiko Loiolako San Inazioren irudia nabarmentzen da, 1758an Caracaseko Gipuzkoar Konpainia Nagusiak emana.

Gainontzeko aldareak San Frantzisko Borja, San Frantzisko Xabier, Jesusen Bihotza, Andre Maria Laguntzailea, San Pedro Claver eta San Alonso Rodríguezi eskainiak daude.

organoa

1889an Cavaillé-Coll etxe frantsesak egin zuen. Bere hiru teklatu eta 2172 tutuekin, organu erromanikoaren berezitasunak egokien mantentzen dituen instrumentuetako bat da.

Gaur egun, liturgia-ospakizunetan eta zenbait kontzertutan erabiltzen da, bere kalitate eta mantentze egoeragatik erreferentzia izanik.