1990. urtetik aurrera Loiolako Santutegiak hezkuntza, pastoral edo aisialdiko ekintzaren bat antolatzen duten taldeei modu ekonomiko eta kalitate onean egoteko aukera eskaintzen die Gazteentzako Aterpetxean.
Bere helburuak, gazteentzako esperientzia eta ekintza erlijiosoak erraztea eta, natura eta inguruarekiko harremana sustatzea dira.
Aterpetxea, edertasun handiko inguru naturalean kokaturik eta, taldean, Loiolako San Inazioren jaioterriaz gozatzeko aukera askorekin aurkitzen da.
130 pertsonentzako lekua, literak eta ekipamendu osoko bainugelak dituzten 7 logeletan banaturik
Hiru logela begiraleentzat
Mugikortasun murriztuta dutenentzat, bainugela egokitua duen hiru pertsonentzako logela bat
Guztiz hornituriko sukaldea eta bi jangela
Multimedia-ekipoa duen gela bat eta bi bilera-gela
Santutegi aldera begiratzen duen kapera
Berogailua, wifia eta aparkalekua
Barne eta kanpo-leku zabalak
Erreserba aldez aurrez egin daiteke web honetako harremanetarako formulariotik [email protected] korreora idatziz.
25 eta 130 pertsona bitarteko taldeak onartzen dira.
Tarifak:
Taldeen sarrera eta irteera orduak: 08:00-14:00 / 15:30-19:00. Giltzak Loiolako Santutegiko Harreran hartu eta itzultzen dira.
Lozakua edo izarak eta, eskuoihalak ekartzea beharrezkoa da.
Aterpetxeak ez du sukaldaritza zerbitzurik; beraz, taldea bera arduratuko da janaria prestatzeaz edo, catering zerbitzu bat hartzeaz.
Sukaldea, sutegi, labe, hozkailu eta, janaria prestatzeko eta garbiketa egiteko behar diren tresnez horniturik dago.
Aterpetxetik gertu zenbait supermerkatu, kutxazain automatiko, gasolindegi, farmazia, okindegi eta beste dendak batzuk daude.
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.172632 (43º 10' 21.47" N)
Longitudea: -2.287939 (2º 17' 16.58" W)
Loiolara iritsitakoan, taldeko pertsona batek Santutegiko Harreratik pasa behar du giltzak hartu eta bere datuak uzteko.
Egonaldian debekatua dago, taldeko pertsonak ez direnak aterpetxeko instalazioetara sartzea.
Taldea bera arduratuko da instalazioak jasota, txukun eta garbi uzteaz; eta era berean, ateak itxita, sukaldea janari hondakinik gabe eta kanpoko zaborra zakarrontzian utziz.
Egonaldia amaitzean, taldeko arduradunak giltzak Santutegiko Harreran itzuliko ditu, eta sortu izan diren gertakarien berri emango du.
Aterpetxeko zuzendaritzaren esku dago, erabilpen-arau hauek onartzen ez dituzten taldeak onartu ala ez.