Urola ibaiaren bailaran kokaturik, Loiolatarren familiako dorretxearen inguruan eraiki zen multzo arkitektonikoa da.
Bi gertakarik bilakatu dute Loiola etengabeko erromesaldi-gune:1491n, Iñigo López de Loyolaren jaiotzak; eta, 1521ean, bere konbertsioak.
1956: San Inazioren heriotzaren IV. Mendeurrenaren Jubileua
1982: Joan Paulo II.a Aita Santuaren bisitaldia
1991: San Inazioren jaiotzaren V. Mendeurrenaren Jubileua
2006: San Inazioren heriotzaren 450. urtemuga eta, San Frantzisko Xabier eta San Pedro Fabro jaio zireneko V. Mendeurrena
2011: MAGIS esperientzia gazteentzat
2015-2016: Inaziotar bidearen Lehenengo Jubileua
2021-2022: San Inazioren konbertsioaren V. Mendeurrenaren Jubileua