santutegiaren bihotza

Santutegia, Loiolatarren familiaren dorretxe inguruan eraikia dago. Dorretxea bi zatitan banandua dagoen XIV.- XV. mendeetako eraikina da: beheko zatia harrizkoa, garai batean gotorlekua zela gogorarazten duena; eta goiko aldea adreiluzkoa, jauregi baten bilakaera adierazten duena.

Konbertsio Kapera

santutegiaren bihotza

Santutegia, Loiolatarren familiaren dorretxe inguruan eraikia dago. Dorretxea bi zatitan banandua dagoen XIV.- XV. mendeetako eraikina da: beheko zatia harrizkoa, garai batean gotorlekua zela gogorarazten duena; eta goiko aldea adreiluzkoa, jauregi baten bilakaera adierazten duena.

Konbertsio Kapera

sarrera

Atean, antzinako Loiolatarren armarria ikusten da, alde bakoitzean otso atzaparkari bana duen eta kate batetik zintzilikaturiko lapiko batez irudikatua.

Sarrera ondoan, brontzezko irudi multzoa ikus daiteke, Iñigo zauriturik bere jaiotetxera iristen deneko adierazgarria.

familiaren etxea

Iñigoren bizitzan oso leku esanguratsuak izango diren lau solairutan banaturik dago.

Planoetan adierazitako ibilbidea eginez, Konbertsio Kaperara iristean hobeto ezagutuko dugu, Jainkoari bere burua eman eta bere bizitza aldatu zuen Iñigo hura.

beheko solairua

Tresnen biltegi eta upeltegi modura erabiltzen zen. Ia bi metroko lodiera duten bere hormen artean, familia horren Erdi Aroko iragana gogora dezakegu.

XIII. eta XV. mendeen artean,"ahaide nagusiak" deituriko jauregitarrek Gipuzkoako lurraldea lehiatu zuten.

Gatazka amaitu ondoren, Gipuzkoako dorretxeak jauregi bilakatu ziren,eta Loiolatarrak Aro Berrira igaroko dira. Aldaketa sakoneko giro honetan jaio zen Íñigo López de Loyola.

lehenengo solairua

Etxeko eguneroko bizitzako guneak agertzen dizkigu, hala nola, nagusi eta morroiak elkarrekin etxeko sutondoan egoten ziren sukaldea.

Hemen, leinuari buruzko istorio zaharrak aipatzen zituzten eta, familiako kultura helarazten zen: kristu fedea, emandako hitzari eta zin egindakoarekiko leialtasuna, eta ohorearen sentimendua balore beteak dezala.

bigarren solairua

Adreiluz berreginiko dorretxeko zatiari dagokio. Etxeko solairu dotorea da, nagusien gelak, otoitz lekua eta ohorezko gela dituena.

Loiolatar Anderearen gelan, Marina Sáenz de Licona Andereak 1491n bere azken semea izan zuen, Loiolako Iñigo.

jangela

Oitoitz lekuaren ondoan jangela aurkitzen da, Loiolatarren eguneroko familia-bizitzako tokia; eta baita ere, Ohorezko Egongela, bisitak hartzen zituzten gela, alegia.

Egongela honetako apalategian, Iñigok sendatu bitartean irakurri zituen "Kristoren Bizitza" eta "Flos Sanctorum"en aleak gordetzen dira. Irakurketa hauek, Jerusalenera joan eta Jesusen aztarnak jarraitzeko irrika piztu zuten berarengan.

hirugarren solairua

Hemen seme-alabak eta bisitariak egoten ziren logelak zeuden. Bertan egin zioten ebakuntza Iñigori eta hiltzeko zorian egon zen.

Irakurketek, mundu berri bat zabaldu zioten Iñigori: bizitzeko moduan eragina duten Jainkoaren mozio edo bihotz-ukitzeen mundua. Pixkanaka, Jainkoa Iñigo bereganatzen hasten da eta, Iñigo Jainkoaz maitemintzen, Berari osorik emateraino.

Hau guztia,1521eko ekainetik 1522ko otsailaren bitartean, bizi izan zuen giro horretan gertatu zen; betirako Konbertsio Kapera izango zen lekuan. Loiolako santutegiaren bihotzean aurkitzen gara.

Konbertsio Kapera