egitaraua

pdf
HASIERA BUKAERA JARDUERA ZUZENDARIA
02 - abu. - 202131 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales de mesAlejandro Labajos SJ y equipo
02 - abu. - 202111 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasJon Sagastagoitia SJ
02 - abu. - 202111 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales PersonalizadosEquipo Ignaciano Izarpe
12 - abu. - 202121 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasJosé Antonio Ruiz Cañamares SJ
12 - abu. - 202121 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasManu Arrue SJ
22 - abu. - 202131 - abu. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasEduardo López Hortelano SJ
01 - ira. - 202110 - ira. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasJavier Castillo SJ
21 - ira. - 202130 - ira. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasJuan José Martínez Domingo SJ
05 - aza. - 202107 - aza. - 2021Ejercicios Espirituales en fin de semanaVicente Marcuello SJ y equipo
15 - aza. - 202124 - aza. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasJosé Antonio García Quintana SJ
10 - abe. - 202119 - abe. - 2021Ejercicios Espirituales de 8 díasDavid Guindulain SJ

ezagutu gaitzazu

Loiolako Gogartetxea (CEL), Loiolako Santutegian kokaturik dagoen Jesusen Lagundiaren eraikuntza da. 1972. urtean sortu zen, hamarkada luzez jesuitentzat formazio-etxea izan zen eraikin batean.

Gogartetxearen jarduerak bultzatzen duen barne-eragina, Gogo-Jardunen eta formakuntzaren bidez inaziar espiritualtasuna zabaltzea da.

Loiolako San Inazioren bizipen jatorrena gorde nahi dugu, eta aldi berean, bere espiritualtasuna, hizkuntza eta era berrien bidez, gaur egungo errealitatera gerturatu.

Etxe honetan, hainbat jesuita, laiko eta lekaime elkarte bat osaturiko talde batek egiten du lan.

CEL-ARRUPE (Arrupe Zentroa)

San Inazio Basilikaren aurrean dagoen zabalguneak, Hegoalderantz, Izarraitz menditik hartutako harriz eginiko eta Loiolako Santutegiaren estilo bereko eraikin txiki batekin egiten du muga: Loiolako antzinako Ostatua.

Denboran zehar hainbat erabilera ezberdin izan eta, jesuiten zuzendaritzapean eta Kristo Erregearen Esklaba erlijiosen lankidetzapean egon ondoren, Zentroa, gogarte- etxe, topaketa- gune, prestakuntza eta erretiro edo meditazio leku izan da besteak beste. Baina bereziki 1998tik aurrera, Gogarte Etxea sortu zenetik, Ostatuak bere hasierako ostalari-etxearen eginkizuna berreskuratu zuen Santutegiko eta Zentru horretako zerbitzurako.

Berregituratze sakon baten ostean, 2001eko ekainaren 28an, berregituraturiko antzinako Ostatua, Arrupe Zentroa izenez estreinatu zen.

2010. urtera arte Arrupe Zentroak handitze pertsonala eta esperientzia espirituala sustatzeko inaziotar harrera-zentro gisa funtzionatu zuen. Jainkoarekiko, besteekiko eta norberarekiko barruko bakea topatzeko lekua; era berean, bizitza eta fedea partekatzeko aukera izanik.

2010etik 2020ra bitartean, eraikina Arrupe Hotel gisa ustiatu zuen familia batek alokatu zuen, Loiolako espiritu nagusia ahaztu gabe, bertara etortzen zen era guztietako jendeari harrera emanez.

Gaur egun, 2020an, hotelaren alokairu-kontratua amaitzean, Loiolako Santutegiak berak berreskuratzen du eraikinaren erabilera eta kudeaketa, Loiolako Gogarte-Etxeko (CEL) erantsi gisa. Horrekin, Ostatuaren eta Arrupe Zentroaren hasierako ikuspegia berreskuratu nahi da, bai San Inazioren jarraitzaile eta erromesen harrerari dagokionez bai eta, topaketa espiritual, prestakuntza edo apostolikoetarako etortzen diren pertsona eta taldeen harrerari dagokionez ere.

CEL-Arrupe (Arrupe Zentroa) eraikinaren izen berriak, Gogarte-Etxearen (CEL) eranskinak pertsonen harrerarekin (CEL-Arrupe) bat egiten duela adierazi nahi du; hain zuzen, Loiolako Ostatuaren sorreratik inoiz falta izan ez den ekintza. Batasun honek bi eraikinen instalazioak erabiltzeko aukera ematen du; nahiz eta, Gogarte-Etxea, modu zuzenago batean, erretiro, isiltasun eta inaziotar espiritualtasunari zuzendu.

Etxeak

Gogartetxea (CEL), Jainkoarekin elkartzea sakonki bizitzeko beharrezkoa den isiltasun egoera bideratzen duten instalazio handi eta erosoak ditu:

  • 152 pertsonentzako lekua, ekipamendu osoko bainugela duten bakarkako zein binakako edo hirunakako
  • zazpi kapera eta otoitz leku
  • Konbertsio Kaperarako zuzeneko sarbidea
  • multimedia ekipoa eta bat-bateko itzulpeneko kabinak dituen hitzaldietarako aretoa
  • multimedia ekipoa duen Areto Nagusia
  • talde-lanetarako bost gela
  • talde txikientzat eta arreta pertsonalerako hamabi gela
  • lau jangela
  • wifia eta inprimagailu amankomuna duen ordenagailu-gela
  • 20 hektarea dituen parke pribatua eta aparkalekua

CEL-Arrupe (Arrupe Zentroa)

  • 71 pertsonenzako lekua, bainugela osoa duten bakarkako nahiz gela bikoitz edo hirukoitzetan
  • kapera
  • konferentzia aretoa multimedia ekipoarekin
  • lan areto bat
  • egongela
  • jangela bat
  • wifia eta ordenagailu gela inprimagailu amankomun batekin
  • jardina eta aparkalekua

gogo-jardunak

Jainkoa aurkitzeko eta bizitzan bere nahia betetzeko laguntzen duten prozesu edo bide bat dira. XVI. mendean Loiolako San Inaziok izan zuen esperientziatik sortuak dira eta, harrezkero, garai eta leku guztietako pertsonei, munduan konpromiso bat hartuz, Jainkoarengan oinarriturik bizitzen lagundu diete.

Loiolan mota ezberdinetako inarziar Gogo-Jardunak eskaintzen dira:

  • bakarkakoak eta taldean
  • epe desberdinetakoak: asteburukoak, bost egunekoak, zortzi egunekoak, hilabetekoak
  • gazte eta helduentzat, laikoentzat, erlijioso/erlijiosentzat, apaizentzat
  • inoiz egin ez dituzten pertsonentzat eta ibilbide handiagoa daramatenentzat
  • Inazioren testuan oinarrituak eta aldi berean, beste ikuspuntuetara irekiak: familiarra, ekologikoa, etab.

Inoiz ez da falta isiltasunik, ezta oitoitzaldirik eta banakako laguntzarik ere.

beste ekintza batzuk

Etxe honekin bat datozen heziketa, espiritualtasun eta pastoraleko beste ekimen batzuk onartzen ditugu:

  • Abendualdian eta Garizuman erretiroak
  • Inaziar gidaritzan formakuntza
  • Inaziar nortasun eta misioan prestakuntza
  • Jesusen Lagundiaren nazio eta nazioarteko topaketak
  • Jesusen Lagundiko ikastetxeetako hezitzaileen prestakuntza (Educsi)
  • Jesusen Lagundiko unibertsitateetako irakasleen formakuntza (Unijes)
  • Elizbarrutiak, Confer eta elizaren beste talde batzuek antolatutako ekintzak
  • Kongregazio Erlijiosoetako Kapitulu Nagusiak

informazio erabilgarriak

  • Erreserbak aldez aurrez egin daitezke web honetako harremanetarako formulariotik edo cel@loyola.global helbidera idatziz
  • Ez da beharrezkoa izarak eta eskuoihalak ekartzea
  • Menua, dieta ezberdinetara egokitzeko aukera dago
  • Gazte, familia eta langabetuentzat beka- dirulaguntzak ditugu.
  • Ordaintzeko era: banku-transferentziaz, txekearen bidez, tarjetaz, eta diruz
  • Gogartetxetik gertu zenbait supermerkatu, kutxazain automatiko, gasolindegi, farmazia, okindegi eta beste dendak batzuk daude

Loiolako Gogartetxea
Loiola Auzoa, 15
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Tel: +34 943 025 025
cel@loyola.global
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.173312 (43º 10' 23.92" N)
Longitudea: -2.281947 (2º 16' 55.01" W)

otoitz egiteko