Gizakien salerosketaren erakusketa fotografikoa

Erakusketa fotografiko ibiltaria. Puntu eta Aurrera jarraitzen dugu. Bizitzak gehiago egin dezake.

Gizakien salerosketaren berri ematen du erasketa honek. Ezin dugu beste aldera begiratu.Milioika euro mugitzen dituen negozioa da, bigarrena munduan arma-trafikoaren ondoren, milaka pertsona mendean eta esklabotasun egoeran jartzen dituelarik. 44 argazkietan, salerosketa honen biktimak hitz egiten dute, beraien sufrimenduaz hitz egingo digute.

EGUNAK: Abenduak 23tik Urtarrilak 3rarte (23an arratsaldez)

ORDUTEGIA: 10:00 - 13:00 eta 15:30 - 18:30

LEKUA: Loiolako Santutegiko LOIOLA ZENTROAN. Sarrera Loiolako Inazioren basilikatik.


Gehiago irakurri

GABONETAKO ORDUTEGIA 2019

Abenduaren 25ean, Urtarrilaren 1ean eta 6an Loiolako Basilikako Mezek ordutegi hau izango dute: 11:30ean euskaraz, 13:00etan gazteleraz; eta, arratsaldeko seietan elebiduna. Bestalde, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, goizeko 8:30ean ez da mezarik izango Etxe Santuan.

Etxe Santua eta Santutegiko Harrera itxita egongo dira abenduaren 24an arratsaldez, 25ean egun osoan, 31an arratsaldez eta 1an egun osoan.

Gehiago irakurri

"Bizilagunak" Loiolako komunitatean


“Bizilagunak”, “Ondoko familia”, SOS Racismok bultzatzen duen ekimen bat da. Bertako familia bat eta etorkinen familia bat elkartzea bazkari bat partekatzeko. Topaketa hau ezaguna da jadanik nazioan eta nazioartean eta bere helburua kultur ezberdinetako familien arteko ezagupen eta harremana sendotzea da, hain giza eta familiarra den mahai baten inguruan eseriz.

Larunbatean, azaroak 16, Loiola Santutegiko elkartean egin genuen esperientzia hau, Afrikako eta Latinoameriketako nazio desberdinetako 4 etorkin gurekin bazkaltzera gonbidatuz.

Zer esan izandako esperientziari buruz?. Oso erraza dela antolatzea eta denok aberasten gaituela. Ez da gutxi, esperientzia igaro ondoren, esaldi honekin gogoratzea: Zein egun polita!. Hau jadanik asko da. Errepikatzera…

Gehiago irakurri

Sinodoaren ondoren Amazoniarekin bat egiten dugu



Azaroak 8an, Loiolako Santutegiko, Loiola Zentroan topaketa bat ospatu dugu, Amazoniako Sinodoan parte hartu duten hiru pertsonekin: latinoamerikako bi erlijiosa eta brasildar laiko bat.

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, jendearen interesa medio, onarpen ona izan du, gure batzargela osoa bete bait zen.

Amazoniako problematikaren inguruan hitzaldi-elkarrizketa bat izan zen: sinodoarekiko begirada, Aita Santuaren azken diskurtso ederraren zatitxo batzuren proiekzioa non Komunikabideei zuzendurik esaten dien: “Nik mesede bat eskatuko nizueke: azken dokumentuari buruzko zabalkuntza egiterakoan, Sinodoa ondoen adierazi zen zatiaren – zatirik astunena - diagnostikoetan geldi zaiteztela. Kultur diagnostikoa, sozial diagnostikoa, pastoral diagnostikoa, eta ekologia diagnostikoa, zeren eta gizartea arduratu behar da honetaz”, … gizarteak batzuetan eskatzen dizkizuen gauza diziplinar txikietan gelditu gabe: ”zer erabaki zen diziplina honetan, zer erabaki zen bestean” “partidu honek irabazi zuen, besteak galdu…”. Péguy-ren salaketa hitz gogorrak harturik, baita ere aipatu zituen “katoliko eta kristau elite” batzuk “gauzatxo”-etara joan nahi dutenak eta handietaz ahazten direnak. “Adorerik ez dutelako munduarekin egoteko, beraiek Jainkorekin daudela uste dute; kemenik ez dutelako gizakiaren bizitzaren aukeretan konprometitzeko, Jainkoaren alde borrokatzen dutela uste dute; inor maitatzen ez dutelako, Jainkoa maite dutela uste dute”.

Bukatzeko, parte-hartze dinamika interesgarri batekin, ikus erazi ziguten Amazoniako egoera. Bileran zehar, elkartutako pertsonek elkarrizketa jator bat izateko aukera izan zuten, eta beraien atsegina, azken txalo bero batekin azaldu zuten..

Sinodoa bukatzeko Aita Santuak egindako hitzaldia (nondik atera ditugun goian aipatutako esaldiak) …… aurkitu daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=ZXm-os1bsUY

https://jesuitasaru.org/discurso-del-papa-al-finalizar-el-sinodo-de-la-amazonia/

Gehiago irakurri