Loiolara familiarekin!!

Igande honetan “Loiolara familairekin!!!” eguna ospatu dugu. Ikastetxeko familiak, ikasle boluntarioak, pastoralistak eta Zuzendaritza Taldeko kide batzuk, 150 pertsona baino gehiago, Loiolara joan gara; elkarbizi eta disfrutatu egin dugu adina guztietako jardueretan.
Gure gurasoek ere bisitatu dute Loiolako Dorretxea, Juanpi, Jabi, Rober eta Damianen eskutik.
Bazkari gozoa hartu dugu, txandaka, noski. Umeek aisialdiaz gozatu dute kanpoan, eguraldiak baimendu gaitu eta.
Mila esker parte hartu duzuenei, egun zoragarria izan da eta! Elkarrekin ikastetxea egiten dugulako.

Gehiago irakurri

Begi irekien espiritualitatea ereinaz

Apirilaren 22tik 23ra, Loiolako Espiritualtasun Zentroan, gure Lurralde Plataformako Apostolikoaren (LPA) topaketa ospatu zen. Urteroko topaketa hau, Loiolako Probintziako Subjektu Apostolikoaren Topaketen oinordekoa da. Aurtengo topaketa “Harrera eta fedea helaraztea: begi irekien espiritualitatea ereinaz” izenburupean egin zen, eta Euskadi eta Nafarroako Jesusen Lagundiko erakundeetatik etorritako 120 pertsonek parte hartu zuten.…

Gehiago irakurri

Durangoko Jesuiten Etxea Loiolan

Joan den Apirilak 16 Loiolako Santutegiak pozik hartu zituen Durangoko Jesuiten Etxeko Elkarteko lagunak: Koldo Katxo, Juan José López eta Michael Pastor jesuitak, Josemari Salgado eta bere emaztea Rosamari Ibarra boluntarioak, Étienne eta Maturine senegaldarak eta Camerungo Sylvestre.…

Gehiago irakurri

Probintziako Lehenengo Topaketa Loiolan

Martxoaren 31tik apirilaren 3ra Loiolako Espiritualtasun Zentroan, Espainiako Probintziako Lehenengo Topaketa ospatuko da. Topaketa honetan jesuiten Espainiako probintzia osatzen duten tokiko plataforma guztietatik etorritako 170 jesuita eta laiko elkartuko dira. 2014ko ekainean sorturiko probintziaren ibilbide laburrean mugarri bat izango dira Loiolako jardunaldi hauek.…

Gehiago irakurri

Aste Santuko Ordutegiak

Martxoak 20
Erramuen Bedeinkapena eta Meza: 8.30 (gaz), 11 (eus), 12 (eus), 13 (gaz), 18 h (ele)…

Gehiago irakurri

Garizuma Loiolan

Errukiaren eta Inaziotar Bidearen Jubileuen ospakizunak direla eta, aurtengo Garizumak esanahi berezia dauka Loiolan. Urtero egiten ohi diren proposamen askoren artean batzuk azpimarratzen ditugu, Jesulagundirako eta Elizarako bereizgarri den leku honetan.…

Gehiago irakurri

Participante de los Fondos Next Generation