Joan den Apirilak 16 Loiolako Santutegiak pozik hartu zituen Durangoko Jesuiten Etxeko Elkarteko lagunak: Koldo Katxo, Juan José López eta Michael Pastor jesuitak, Josemari Salgado eta bere emaztea Rosamari Ibarra boluntarioak, Étienne eta Maturine senegaldarak eta Camerungo Sylvestre.
Eguerdiko hamabietan batu ginen jesuiten eta boluntarioen lekukotzak entzuteko, migratzaileen harrera, formazio eta gizarteratzeko proiektuaren inguruan, Durangoko jesuiten elkartean burutzen dena. Étienne, Maturine eta Sylvestreren hitzak hunkigarriak izan ziren.
Hona iristeko zenbait pasadizo eta une latzak jasan zituzten, baina, baita adierazi ere, hainbat pertsonaren laguntza eta maitasuna eskertu beharra zutela biziki. Elkarrizketa laburtxoa egin eta gero bazkaria partekatu genuen goxoki. Topaketa amaitu genuen djembes eta abesti afrikarren erritmoan.