Errukiaren eta Inaziotar Bidearen Jubileuen ospakizunak direla eta, aurtengo Garizumak esanahi berezia dauka Loiolan. Urtero egiten ohi diren proposamen askoren artean batzuk azpimarratzen ditugu, Jesulagundirako eta Elizarako bereizgarri den leku honetan.

Hausterre eguna (Otsailak 10). Meza Loiolako Basilikan goizeko 11etan (Elebildua), Loiola Santutegiko Gaixotegi eta Elkarteko jesuiten, eta eliztar guztien parte-hartzearekin. Ate Santura erromesaldia egingo da, bertatik elizara sartuz Errukiaren Jubileua jasotzeko. Mezan, hausterrea ezarriko da.

Garizumako otoitza. Otsailak 15ean hasita, astelehenero Garate Dohatsuaren Kaperan arratsaldeko 18:30tan, Inaziar Otoitz bat izango da irudien eta musikaren laguntzaz, igande Mezako irakurketak barneratzeko.
Zuzendaria: Luis Manuel de la Encina JL.

Garizumako erretiroa. Errukiari buruzko isiltasun eta otoitzerako jardunaldi bat, gure bizitzako oinarrizko esperientzia gisa. Otsailak 13an, larunbata, goizeko 10-etatik eguerdiko 13ak arte, Loiolako Gogartetxean izango da. Zuzendaria: Damián Picornell JL.

Elkarteko penitentzia Jainkoaren Errukitik abiatuta. Errukiaren Jubileu Urtean, hil bakoitzeko azkeneko larunbatean, elkarteko penitentziaren ospakizuna izango da. Garizuman, otsailak 27 arratsaldeko 17:30etan Loiolako Basilikan izango da, jarraian Errukiaren meza izanik, arratsaldeko 18:00-etan (elebildua). Igandeak 28, eguerdiko 12:00tan, Errukiaren Meza izango da (euskeraz). Bi ospakizun hauen aurretik, Basilikara Jubileu Urtearen Ate Santutik sarrera izango da.

Bidean Elkartuz, gazte helduentzako proposamen berria. Aste Santuko gogojardunen proposamenaz gain, jubileu urte honetan, gazte - helduei zuzendutako gogojardun formatu berri bat eskaintzen da, norbere sufrimendua eta munduko samina, estetika eta kontenplazioa giltzarri izanik: poetikoki, ikusiz, musikaz eta zinematografikoki, Kristoren pazko misteriora hurbiltzeko gogo-jardunak. Inaziar Irudimenezko bide honetan. Martxoak 23-27, Loiolako Gogartetxean. Zuzendariak: Bert Daelemans JL, Patricia Hevia RSCJ eta Damián Picornell JL. + info

Participante de los Fondos Next Generation