Iraurgi ikastetxeko Abesbatza Loiolako Gaixotegian
Abenduak 14an Iraurgi Ikastetxeko abesbatzako umeak, Loiolako gaixotegian izan ditugu, beraien kantuekin bertako jesuitak animatzen eta alaitzen. Urtero gabonak inguruan ospatzen dugun eguna da. Aurten 70 umek hartu dute parte, eta bukaeran hamarretako zoragarri batekin agurtu ditugu. Mila esker zuen alaitasunagatik.…
Aita Arturo Sosa JL, Jesusen Langundiaren 31. Aita Jenerala
Jesusen Lagundiaren 36. Kongregazio Jeneralean, Aita Arturo Sosa Abascal JL, Venezuelako Probintziakoa, Aita Jeneral berria aukeratu dute.…
Loiolako Basilikako erloju berriztatuaren inaugurazioa
1854 urtean eraiki zuen Jose Manuel Zugasti arrasatearrak Loiolako basilikako erlojua, Bilbon. Hainbat urtean martxan egon ostean, ordea, Loiolako kanpandorreko ganbaran gorde zuten. Duela bi urte inguru aurkitu zuten Loiolako Jesuitek erlojua tapatuta eta ondo ezkutatuta ganbara bertan. Erabilpen ezagatik erlojuak hausteko aukera zuela eta, Zumaiako Yeregui Elkartearekin jarri ziren harremanetan berau konpon zezaten. Iazko martxoan hasi ziren Xabier Alvarez eta Begoña Arruti Yeregui elkarteko partaideak ordularia eraberritzen, eta gaur, irailaren 11a, inauguratu dute erloju berritua. Gaurtik aurrera, “basilika bisitatzera etortzen direnek ikusteko egongo da prest”, esan du Felix Juan Cabases JL Loiolan bizi den jesuitak.
Aurkezpenean Felix Juan Cabases JL, Xabier Alvarez eta Begoña Arruti Yeregui elkarteko kideek eta Teresa Etxaniz erlojuaren inguruko azterketa zehaztua egin duen ingeniariak hitz egin dute. Hala ere, berriztatze prozesu horretan pertsona ugarik egin dute lana, eta guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete gaur. “Erlojuek pieza ugari dituzte, batzuk handiak eta ikusgarriak eta beste batzuk txikiak. Hala ere, azken horiek ibiliko ez balira erlojuak ere ez luke funtzionatuko. Bizitza ere horrelakoa da, eta eraberritze prozesuan parte hartu dugunetako norbait egon ez balitz erlojua orain ez litzateke ibiliko”, esan du Arrutik. Felix Juanek adierazi du erloju horrek “izugarrizko tirania” ezarri zuela urteetan Iraurgiko bailaran, “puntualtasunaren tirania”. “Gaur egun oraindik tirania horren menpe bizi gara guztiok”, gaineratu du. Etxanizek, berriz, erlojuaren ezaugarri teknikoak azaldu ditu, eta Alvarezek, amaitzeko, bertaratutako orori eta prozesuan parte hartutako bakoitzari eskerrak eman dizkio “eginiko lanagatik eta lagundutako guztiagatik”.…
Nobizioen lehenengo botoak Loiolan
Lehengo botoen ospakizunean parte hartzen duten nobizioentzako momentu garrantzitsua da. Jaunari, pobrezia, obedientzia eta kastitate konpromisuarekin erantzuten dioten momentua bait da.…