Munduko Errufuxiatuen Jardunaldia

Ekainak 24: Munduko Errefuxiatuen Jardunaldia

Ekainak 20 da, Nazio Batuen Batzarrak aukeratutako eguna, munduko errufuxiatuen aldeko jardunaldia ospatzeko. Guk, beste askok bezala, asteburuan ospatu dugu.

Nola ospatu dugu Loiola Zentroan? Ilusioz!!!

Kolaboratzaile talde bat osatzen ari gara, poliki poliki hazten eta sendotzen dihoana “gauzak egiteko gogoarekin”, eta gaurkoa bezalako egunetan, parte hartzen duena. Batzuek pankarta eginez, pegatinak erantsiz, goxokiak banatzen eta beste batzuek, Loiolako Basilikan ordubateko Eukaristian, parte hartzen. Aldi berean, Joan Bataiatzaile Santuaren festa ospatu genuen, Jesus, Jaingoikoaren Bildotsa bezala seinalatu zuena. Gaur ere, Jesus, haragi eginda jarraitzen du Jaungoikoaren Bildots bezala, bere herritik, minak ukituta, irten behar duen pertsona bakoitzean. Eukaristian, bideo txiki bat proiektatu da, lau emigrantek parte hartuz, Aita Santuak jardunaldirako proposatu dizkigun lau aditzak azalduz: Abegi egin – Babestu – Sustatu – Integratu.

Basilika sarreran, goizeko Eukaristietan zehar, pankarta mantendu dugu, Senegaleko perkusio soinuaz eta partekatutako alaitasuna medio.

Gehiago irakurri

Hospitalitate bideak

Igandean Siriako ehun bat errefuxiatu Loiolara ibiliko dira “bakearen eta Europan harreraren kulturaren alde”


Datorren iganderako Loiolan “Abegi Onaren” bideak izeneko ibilaldi solidarioa antolatu dute Euskadiko Jesusen Lagundiaren erakundeek Go Forward Europe delako Siriako errefuxiatuen taldearekin batera.

Larunbatean Nafarroako Xabierreko Santutegitik igaro ostean, Siriako ehun emakume eta gizonak –gehienak Europako hainbat herrialdeetan bizi diren errefuxiatuak- Aizpurutxotik Loiolako Santutegira ibiliko dira. Antzeko ibilaldiak izaten dira egunotan espainiar Estatuko hainbat lekutan.

“Euren etxeak uztera behartuta izan ziren pertsonekin batera ibili nahi dugu, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, ekainaren 20a, bi aste barru izango dela” esan du Miguel Gonzalez, Migratzailentzako Zerbitzu Jesuitaren koordinatzaileak.

“Bakearen alde, Siriako gerraren biktimen oroimenez eta baita Europan abegi ona eta harreraren kultura sustatu nahian ere egingo dugu “ gehitu Gonzálezek.

2016an Jesusen Lagundiaren erakundeek hasiera eman zioten Hospitalidad kanpainaren barruan kokatzen da ekimena.

Asteazkenean, Loiolako Santutegian aurkeztu zuten ekitaldia ondorengoek: Abegi Onaren bideak (Caminos de Hospitalidad) ekimenaren bozeramaileak diren Mª Mar Magallón, ALBOANeko zuzendaria, eta Miguel González, Migratzailentzako Zerbitzu Jesuitaren koordinatzailea; Alberto Pérez Pastor, Loiolako Santutegiko jesuita; Samer Hamati, Go Forward Europe taldeko koordinatzailea; eta Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea, zeinek ekimena beharrezkotzat jo eta auzokideek bat egitera animatu duen.

Izan ere, igandeko ekitaldia Jesusen Lagundiaren erakundeek antolatzen dute eta hainbat erakunde eta enpresa babestu: Kaiku, Eroski, BM Supermerkatuak, Insalus, Azkune Fruta, Munibe Group, y Errotaundi Okindegia.

Informazio gehiago Webgunean

Gehiago irakurri

Herritartasun Eskola. Loiola Zentroa

Loiola Santutegiko Loiola Zentroak prestatutako Herritartasun Eskolaren egitaraua aurkezten dizuegu.

Gehiago irakurri

Gure misioa euskal kultura eta hizkuntzaren arloan

Apirilaren 21ean jardunaldi berezi bat egin zen Loiolako Gogartetxean, euskal kultura eta hizkuntzaren arloan Jesusen Lagundiak egiten duen lanak zein oinarri instituzional, historiko eta espiritual dituen aztertzeko. Loiolako Lurralde Plataforman martxan den Euskal kultura eta hizkuntzan inkulturatzeko sektore arteko egitasmoan jasotako aurreneko ekimenetako bat izan da topaketa. Helburua «Inkulturazioaren Oinarriak» izeneko dokumentu bat sortzea da.…

Gehiago irakurri

Participante de los Fondos Next Generation