Jesusen Lagundiak, Elkartasun krisia, Krisiaren aurrean elkartasuna dokumentua argitaratu du. Azken urte honetan Lagundiaren sektore desberdinek landu dute dokumentu bat da. Ekimen honen helburuak honakoak dira: maila pertsonal eta komunitarioan gogoeta sustatzea, egungo errealitatea interpretatzen laguntzea eta guztion onaren aldeko konpromisora mugiaraztea.

Dokumentuaren bi bertsio argitaratu dira: dokumentu osoa eta laburpen irakurterrazago bat. Probintzialak, dokumentua aurkezteko bidalitako eskutitzean, testuingurua irudikatu du: "Europarentzat eta gure herrialdearentzat urte garrantzitsua bizi dugu. Azkenaldiko hauteskunde desberdinek gizartearen etorkizunerako garrantzitsuak diren auziei buruzko eztabaida piztu dute. Guztia, oraindik ere, krisi ekonomikoak hainbat pertsonengan utzitako ondorio latzetan murgildurik gaudenean". Egoera honetan, dio probintzialak, "Probintziako sektore desberdinek hitza hartu nahi izan dute, guztiori argi emateko eta egungo garai hau interpretatzen laguntzeko".

Probintzialak bi gai azpimarratzen ditu: "Lehenik eta behin, ekimena sektore apostoliko desberdinek elkarturik bultzatu izana oso baliagarria da. Gure baitan dugun aberastasuna eta geroz eta gehiago lantzera deituak gauden elkarlanak izan dezakeen indarra erakusten dizkigu". Azpimarratuko nukeen bigarren elementu bat honakoa da: errealitatea aztertzerakoan eta errealitate hori hobetzeko proposamenak bilatzerakoan irizpide modura solidaritatea aukeratu izana. Ikuspegi honek guztion ongirantz bideratzen gaitu eta muga eta periferietara joatera deitzen gaitu, proiektu apostolikoan azaltzen den hiritartasun aktibo eta konprometitua sustatuz".

Kanpaina honen material guztiak (gazteleraz, euskaraz eta katalanez) webgune berezi batean daude eskuragai: http://crisis-solidaridad.jesuitas.es. Mezuak sare sozialetan jarrai ditzakezue ere #CrisisSolidaridad hashtagaren bitartez.

 

webgunea

dokumentua irakurri

 

Participante de los Fondos Next Generation