Irailak 12-an, Loiolako Santutegian, Lagundian 75 urte eta apaiz bezala 50 urte daramatzatenek egun berezia ospatu zuten. Hauen artean, Koldo Alzibar, German Arana, Angel Antoñanzas, Simon Odriozola, Jose Ignacio Garaigorta, Matias Bujedo eta Bernardo Laibarra jesuitak, izan ziren.
Loiola Plataforma Apostolikoan parte hartu duten ehun jesuita inguru bildu ziren, elkarte guztien presentziarekin, eta Meza eta bazkariarekin amaitu zen eguna.