Loiolako Santutegian urtero ospatzen diren lehenengo botoak, Jesusen Lagundiak dituen gazte bokazio berriengatik, Jaunari Eskerrak emateko eguna bihurtu da.
Carlos Maza, Luis Delgado, Juan Boronat eta Luis Clemente jesulangundiko nobizioak, Loiolako Basilikan beraien lehengo botoak egin dituzte 2015eko irailak 5ean, leku askotatik etorritako beraien familien, lagunen eta jesuiten presentziarekin.
Meza, Jesusen Lagundiaren Espainako Probilntziala den, Francisco José Ruiz Pérez jesulagunak zuzendu zuen, probintzia osoko jesuiten presentziarekin. Luis Clemente-k, lauren izenean, Jesus Jaunari, Jesusen Lagundiari, beraiekin egon diren hezitzaileei, eta beraien familiei eskerrak eman zizkien.
Beraien formakuntza prozesuan jarraitzeko, laurak filosofia ikasten hasiko dira, Juan Salamancan, eta Calos, Luis Clemente eta Luis Delgado Erroman. Bestalde, Donostiako San Frantzisko Jabier Nobiziatuan, bost gaztek hasiko dute nobiziatua.