Lanpedusako Gurutzea
Lampedusako Gurutzea herrialde desberdinetatik bidaiatzen ari da; eta martxoan, Gipuzkoara iritsi da. Gurutze hau, Mediterraneoan urperatu diren itsasontzien hondakinekin eginikoa da, eta orain azalduko dudan giza zorigaitz edo dramaren irudia dugu:
Duela ia lau urte 366 etorkin hil ziren Lampedusan gertatu zen urperatze batean. 2013ko urrian zorigaitz hau gertatu zenetik Mediterraneo uretan hildakoen kopurua 15.000 pertsona baino gehiagokoa da. 2017an jada 3000 baino gehiago dira bertan hildakoak; gauzak horrela, Mediterraneoa, munduko etorkinen hilerririk handiena bihurtu da.
Oraingoan, martxoaren 22an, gurutze hori Loiolara datorkigunez, egun horretan Santutegian izango den ospakizunera etor zaitezten gonbitea luzatu nahi dizuegu. Ospakizunari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera, Inazio Deunaren Basilika aurrean dagoen zabalgunean. Otoitz giroan, gurutzearekin ibilbidea egingo dugu; horretarako, Basilika aurrean hartu, ondoren Santutegiaren atzean dagoen parketik igaro eta azkenik Basilikan amaituko da.
Zuen presentzia gure artean izatea gustatuko litzaiguke.
Participante de los Fondos Next Generation