Lehengo botoen ospakizunean parte hartzen duten nobizioentzako momentu garrantzitsua da. Jaunari, pobrezia, obedientzia eta kastitate konpromisuarekin erantzuten dioten momentua bait da.
Ospakizunera gerturatzen diren guztientzat – familia, lagunak, lankideak… emozioz harritu, barre edo negar egiteko eguna da. Eta nola ez Jaungoikoari eskerrak emateko eguna ere bai. Izan ere, Jesusen Lagundiaren bitartez berari jarraitzeko, pertsonak deitzen dituelako.
Irailak 10ean,Anai Garate Dohatsuaren egunean, Loiolako Basilika berriro bete da, esperientzia hau bizi eta honako hauei laguntzeko:– Manuel Carrasco (34 urte, Badajoz), Ignacio Narváez (31 urte, Malaga). José Luis Olea (23 urte, Lleida), Luis Ortuño (31 urte, Orihuela), Rodrigo Sanz (24 urte, Valladolid) eta Álvaro Zapta (24 urte, Cordoba).
Meza, Espainiako Probintziala den, Francisco José Ruiz Pérez JL-ek zuzendu du, eta bere homilian “zein txiki geratzen garen guztiok, pobrezia, obedientzia eta kastitatearen handitasunaren aurrean” azpimarratu du, eta sei gazteei zuzenduta, hartu behar duten konpromezuaren zentzua gogarazi die. Hiru boto horiek, bakoitzak duen mundu propio eta esklusiboa utzi eta besteenganako munduan sartzera gonbidatzen zaituzte, hain zuzen ere Jaungoikoarentzako gustukoena den munduan.
Seien izenean, Manuelek, denei eskerrak eman dizkie: Jesusen Lagundiari onartzeagatik, familia eta lagunei beraien bokazio bidean hain gertu egoteagatik, etapa honetan Euskal Herrian lagundu dieten guztiei eta batez ere, Jesus gure Jainko Jaunari: “Berak ekarri gaitu honaino. Gure bihotzetan bokazioaren hazia erein eta bere lagun egin gaitu”.
Jesulagun hauen formakuntza prozesua hasi besterik ez da egin: Ignaciok, Rodrigok eta Jose Luisek, Erromako Gregoriana Unibertsitatean filosofia ikasiko dute, eta Luis teologiarekin hasiko da unibertsitate berdinean.
Manuel Comillas-eko unibertsitatera joango da eta Alvarok Bilboko Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak bukatuko ditu.
Bitartean, irailak 8an, San Frantziskoko Xabier Nobiziadoan beste sei gaztek hasi dute bere bidea.
