Tristura apur batekin baina baita ilusio eta itxaropenez beterik amaitu zen uztailaren 31ean Ignaziotar Bidearen Jubileu urtea. Itxierako ekitaldi nagusiak Katalunian egin ziren egun horretan.
Goizean, Bartzelonako Santa Maria del Mar basilikan dagoen San Ignazioren kaperaren eraberritzea inauguratu zuten. Bertan santuaren eskultura berri bat jarri dute, Bartzelonako bere egonaldian Ignazio eskean egoten zen txokoan hain zuzen. Iluntzean, itxiera ekitaldi nagusia Manresako Cova de Sant Ignasin ospatu zen, fededun eta erromes askorekin. Vic-eko gotzain Mons. Romà Casanovak presiditu zuen ospakizuna, La Seu d’Urgelleko gotzain Joan-Enric Vives gotzainaren laguntzarekin Kataluniako gotzain guztien izenean.
Ekitaldian, elizako presbiteriora sartzeko jarri zen atea santua itxi zuten. 2021 urtean, Loiolako Ignazioren konbertsioaren 500 urteak ospatzeko, berriz ere irekiko da atea eta bertatik igaroko dira Jainkoaren nahia leku guztietan bilatuz Europako bideak zeharkatu zituen erromes honen jarraitzaileak.