Garate Anai Dohatsua

Osteguna, 10 Iraila 2026

:

09 10FranciscoGarate miniInoiz Bilbon Deustuko Unibertsitateko ateak zeharkatzen badituzu geldi zaitez arreta handiz. Unibertsitateko ikasgai ederrenak eman diren lekua zeharkatzen ari zara, eta ez maisu doktore batek emanak hain zuzen. Hortxe eman zituen Frantzisko Garatek bere bizitzako 41 urte, zapaltzen ari zaren zolu berbera garbitu eta egunero ate hori zabaltzen zuen anaia jesuita.

Ez dago bertute handiagorik egin behar duguna apal apal egitea baino . Hau litzateke Frantzisko Garateren perfil jatorrena: ohikoa dena modu ezohikoan egitera eta Jainkoa egunerokotasunean bilatzera bultzatzen gaituen pertsona dugu. Nekaezineko zerbitzuan, goxotasunean, gau eta egun, edozein ordutan.

Anaia Garate denontzat emana izan zen, gauza guztietan, bereizkeriarik egin gabe, ahalik eta pobreen mesedean ez bazen. Ez zuen ezer beretzako, ez denbora, ez zubi, ez eta oporrik ere. Denetan ematen zien zerbitzua anaiei. “Banoa, Jauna” esaten zuen, norbaitek zerbait eskatzen zionean. Arin eta pozik ibiltzen zen Unibertsitatetik. Denean eta guztiengan Jainkoa ikusten zuen. Irribarrez eta goxo hartzen zituen pertsonak. Halako entrega baten atzean ziurtasun hau zeukan: maitatzea zerbitzatzea besterik ez dela.

Jaiotetxea

Webgunea

 

 

Participante de los Fondos Next Generation