datozen egunetan
as. abe. 10, 2024 @21:00 og. abe. 19, 2024 @10:00 |
or. urt. 31, 2025 @21:00 ig. ots. 02, 2025 @23:59 |
lr. ots. 15, 2025 @09:30 ig. ots. 16, 2025 @19:00 |
san inazio
san inazio
1491 – Loiola Etxeko txikiena
Amerika aurkitu baino pixkat bat lehenago, Urola Bailaran, Iñigo Lopez de Loyola jaio zen, abizen aberatseko familia bateko txikiena
1515 – Gorte gizona eta militarra
1506. urtetik aurrera Arevalon bizi izan zen, Gaztelako Kontulari Nagusiaren etxean, eta han hamaika urtez gorteko zaldunen heziketa jaso eta armen erabilera ikasi zuen
1521 – Zauria
1521ean Frantziak Nafarroa hartu zuenean, Iñigo Nafarroako erregeordearen zerbitzuan zegoen eta Iruñearen defentsan aritu zen. Maiatzaren 20an bala batek bi hankak zauritu zizkion eta Loiolara eraman zuten, eta han ebakuntza bat baino gehiago egin zizkioten. Hilzorian egon zen
1521/1522 – Loiolan susperraldia
Susperraldi luze eta neketsuan, Kristoren eta santuen bizitzak irakurtzean, Jainkoak deitzen diola sentitzen du. Bere bizitza erabat aldatzen du, Jainkoari bere burua eskaintzen dio eta Jerusalenera erromes joatea erabakitzen du
1522 – Bidean erromes
Loiolatik atera eta Arantzazutik igarotzen da; bertan kastitate-botoa egin zuen eta, Montserrateko Monastegiraino iristen da. Han, bere jantzi militarrak alde batera utzi eta eskale baten antzera jazten da
1523 – Manresa: Jainkoaren irakatsietan
Hamaika hilabetez Manresan bizi izan zen. Barne-zailtasun asko bizi ondoren, Jainkoak konsolatzen du eta besteak laguntzeko nahia sortzen zaio
1523 – Jerusalen: Jesusen lurraldean
Eskean, Jerusalenera bidaiatu zuen, betirako Jesusen lurraldean gelditzeko ilusioz. Baina, garai hartan han bizi zen egoera oso arriskutsua zela eta, agintariek ez zioten baimenik eman
1525 – Arimei laguntzeko ikasi
Bartzelonara itzultzean, bi urtetan umeen eskola batean ikasten hasi zen. Alcalá de Henaresen jarraitu zuen eta ondoren Salamancan, baina Inkisizioaren oztopoekin aurkitzen zela eta. Bakarrik eta oinez, Parisa joatea erabakitzen du
1528 – Paris: Lagunak, Jaunarengan
Parisen bere heziketa humanistiko eta teologikoa osatzean jartzen du arreta. Frantzisko Xabier eta Pedro Fabrorekin batera bizi da. Pixkanaka-pixkanaka taldea gehitzen joaten da Diego Laínez, Alfonso Salmerón, Nicolás Bobadilla eta Simón Rodriguesekin. 1534an elkarrekin beraien botoak egingo dituzte
1535 – Azpeitia: bere herrian profeta
Iñigoren osasuna ez zen ona, eta sendatzeko, hiru hilabetetarako bere jaioterrira itzuli zen. Madalenako ospitalean bizitzea nahiago izan zuen, gaixo eta txiroen ondoan, haurrei dotrina irakasten eta herriko ohiturak eraldatzen
1537 – Italia: beste Jerusalen bat
Taldea Venezian elkartzen da berriro, Jerusalenera joateko asmoz. Ezinezkoa izan zitzaienez, beren burua Aita Santuari eskaini zioten edozein misiotara bidaliak izan zitezen. Apaiz ordena jasotzen dute, Erroman finkatzen dira eta, "Jesusen Lagundia" hartzen dute izen. Iñigok, jada Inazio izenagatik aldatua zuen berea, mundu mailan ezagunagoa baitzen
1540 – Jesusen Lagundiko Nagusia
1540an Aita Santuak Jesusen Lagundia onartu zuen eta Inazio, Nagusia bezela aukeratua izan zen. Hil arte, Lagundia antolatzen eta, Konstituzioak eta eskutitz ugari idazten aritu zen. Heziketa instituzioak sortu zituen. Gogo-Jardunak ematen eta karitate erakundeak sortzen zeharkatu zuen hiria. Jesuitak hezi eta, Europako beste herrietara, Indiara eta Ekialde Urrunera bidali zituen
1556 – Jainkoari emana zegoen gizon baten heriotza
1556ko uztailaren 31n hil zen Loiolako Inazio Erromako bere logela xumean. Jainkoaren borondatea ezagutu, sentitu eta bete nahiez bizi izan zen. Horrenbestez, 1609an doatsu izendatua izan zen eta, 1622an, bere lagun handia Xabierko Frantzisko, Avilako Teresa, Isidro Nekazaria eta Felipe Nerirekin batera Santu aitortua
hitz gutxitan
hitz gutxitan
Iñigo
Loiola Iñigoren jaiotetxea da; eta era berean, gerlari zauritu bat, Jainkoaren bila erromes xume bilakatu zen lekua
espiritualtasuna
Loiolan, Jesusekin bakoitzak duen maitasunezko harreman batetik abiatuta, Jainkoa gauza guztietan bilatu eta aurkitzearen giroa arnasten da. Iñigoren ondare espirituala da
harrera
Inguruak erromes izatera bultzatzen du norbere zauriak hartu eta Jainkoari eraldatzen utziz, Iñigori egungo Konbertsio Kaperan gertatu zitzaion bezala
jesuitak
Loiola leku adierazgarria da Jesusen Lagundiarentzat. Santutegiaz arduratzen diren jesuitez gainera, mundu guztiko jesuitak igarotzen dira beraien formakuntza lantzera, taldeei laguntzera, edota Gogo-Jardunak egitera
natura
Inguruan aurkitzen den natura paregabea da: kupula bat bailara berde baten erdian, mendiz eta bidexkaz inguratua, Urola ibaiaren ertzean, parke handi eta baketsu bat barruan duelarik
artea
Loiolako Santutegia Loiolatarren dorretxearen inguruan eraikitako hainbat eraikinek osatzen dute. Kultura altxorra da, barrokoaren ondare unibertsala dena
historia
Iñigoren heriotzaren ondoren, bere konbertsioa –gertatu zen lekuan bertan– gogorarazteko edo berritzeko ohitura zabaldu zen. 1681ean, jabetza Jesusen Lagundiaren eskuetara pasatu zen eta santutegiaren eraikuntzari hasiera eman zitzaion. Ordutik aurrera, mundu guztiko hainbat gertakariren testigu izan da
zer egin dezaket
zer egin dezaket
liturgian parte hartu
Eukaristia funtsezkoa da Santutegiaren bizitzan. Egunero daude mezak Basilikan eta Konbertsio Kaperan noizbehinkako bisitari eta antolatutako taldeentzat
esperientzia espiritual bat bizi
Gogo-Jardunak inaziar espiritualtasunaren muina dira. Gogartetxean, era desberdinetan egin daitezke
+ infoinaziotar bidea hasi
Iñigo, bere konbertsioa izan ondoren, Loiolatik atera zen. Bost mende geroago, bere aztarnak jarraituz bide espiritualari hasiera eman nahi dioten erromes berriak hartzen ditugu
+ infoJesusen Lagundia ezagutu
Santutegiak, bere liburutegi eta artxiboan, Jesusen Lagundiari buruzko historia zabala ulertzen laguntzen duten, balore handiko liburu eta agiriak gordetzen ditu
+ infoaterpetxean ekintzak antolatu
Aterpetxeak, naturarekin erabateko harremanean, haur eta gazteentzako ekimen pastoralak, hezigarriak eta aisialdikoak onartzen ditu
+ infoGipuzkoako arteaz gozatu
basilikak, kupula handi batez burutua, Gipuzkoako barroko garaiko arkitekturaren gailurra adierazten du
+ infobeste inaziar lekuetan barrena ibili
Loiolako Santutegitik, santua jaio zen eta ibilitako urratsak jarrai daitezke. Toki horiek ikustean, bertako hainbat txokotan eta bizitzeko eran, Euskal Herriko bihotza ezagutu ahal izango dugu
+ info